Formación Para Empresas

Aurrez aurreko ikasketaren abantailekin baina tokialdaketarik gabe, irakasle bat zure lanposturaino joango da eta.

Taldean
Talde ikastaroak haien bizitasunagatik bereizten dira. Oso atseginak izateaz gain ikaskideekin batera ikasitakoa praktikatzea ahalbidetzen dute.
Talde txikiak gomendatzen ditugu beti (8-10 ikasle gehienez) , bakarkako aurrerapenaren eta talde ikasketaren arteko oreka bermatu ahal izateko.

Bakarkakoa
Irakasle batek ikasketa prozesu osoan jarraitu eta zuzenduko zaitu, beharrezkoak diren tresna guztiak emanez, ikaslea bere kabuz moldatu ahal izateko.

Trebetasun guztien oreka funtsezkoa da egindako lanean, horregatik saio bakoitza era berdinean banatuko da: Birpasaketa, ikasgai berria eta ariketa praktikoak, feedback. Gure metodologia sakonago ezagutzeko jar zaitez gurekin harremanetan eta informazio guztia bidaliko dizugu.

Munduko edozein tokitatik zure irakaslearekin kontaktuan jartzeko beharrezkoa den bakarra Internet konexioa izango da.
Ikastaro formatu hau ezin hobea da asko bidaiatzen duten langileentzako edo soilik elkarrizketa saioak nahi dutenentzat.
Ikasgai labur eta arinak, aurrerapenak ahalbidetuko ditu tokialdaketarik gabe.

Ikastaro trinkoak

Egoera bakoitzari egokitutako ikastaroak.
Ikastaro hauek ezin hobeak dira klasera erregulartsunez joateko astirik ez, baina hizkuntza bat hobetzeko eta mantentzeko beharra duten horientzat. Ikastaro hauek denbora laburrean aurrerapen handiak lortzen dituzte.
Irakasle batek ikaslearen aurrerapenak jarraituko ditu momentu oro, klasean bertan eta baita kanpoan ere.

Asteburuko ikastaro trinkoak Piriniotan
Gure “sorti-ak” (irteerak), asteburu bat Pirinioetan gozatzeko nahia duten partikular eta enpresei bideratuta daude. Frantsesean murgiltze osoa lortuz.
Informazio gehiago (sortietarako esteka).

Esta página web utiliza cookies propias y de terceros. Si desea aceptar todas las cookies debe pulsar “Aceptar Cookies”, o puede pulsar “Ajuste Cookies” para rechazarlas o configurarlas. Para más información puede visitar nuestra Política de Cookies