Partikularren Heziketa
4L TXIKI 4-8 urte:
Frantsesa eta ingelesa lau urtetatik aurrera. Laueleko profesionalek talde txikietan aplikatutako jolas-jardueretan oinarritutako metodologia erabiliz ikasiko dute umeek.
Hizkuntza berri bat ikasiko dute haien adinera egokitutako jarduera ludiko desberdinen bidez: jolastuz, abestuz..
Ordu eta erdiko (haur hezkuntza) edo bi orduko (1.,2. Eta 3. maila) saioak
Beste hizkuntza batean abeseko, jolasteko eta ondo pasatzeko arratsalde bat!
4L GAZTETXOAK 9-12urte
Astean bi ordu (orokorrean bi saiotan banatuta) hizkuntzaren trebetasun ezberdinak lantzeko. Beti ere Europako Marko Bateratuaren gomendioak jarraituz.
4L GAZTEAK 13-16 urte
Hiru ordu astean, ordu eta erdiko bi saiotan banatuta. Ikasle bakoitzaren mailari egokitutako taldeak, banakako aurrerapen egokia bermatzeko.
Azterketa ofizialetarako prestaketa eta aurkezpena.
4L HELDUAK 16 urtetik aurrera
Neurrira prestatutako hezkuntza. Taldeak mailaren, beharren eta helburuen araberakoak izango dira. Ordu beteko, ordu eta erdiko edo bi ordutako saioak astean bitan.
Munduko edozein tokitatik zure irakaslearekin kontaktuan jartzeko beharrezkoa den bakarra Internet konexioa izango da.
Ikastaro formatu hau ezin hobea da asko bidaiatzen duten langileentzako edo soilik elkarrizketa saioak nahi dutenentzat.
Ikasgai labur eta arinak, aurrerapenak ahalbidetuko ditu tokialdaketarik gabe.
Lauele Summer Camps 4-13 urte bitartean
Uda aprobetxatu hizkuntzari bultzada bat emateko! Goizero 10etatik 14etara.
4 edo 5 asteko iraupena duten udalekuak dira.
Zure ikastaroa nahi duzun bezala moldatu dezakezu. Astero modulu desberdin bat landuko da, erlaziorik gabe haien artean.
Eta zuk, zenbat egingo dituzu uda honetan?
Informazioa
4-13 urte bitartean? Bai, haien adinaren araberako taldeetan banatuta. Modulu bakoitzaren gai orokorra berdina izango da talde guztietan, baina proposatutako jarduerak eta helburuak desberdinak izango dira.
4 ordu ikasgela batean? Ez, Kanpo ekintza desberdinak burutzen dira. Eta astean behin ur-parkera irteera bat antolatzen da.
Zelan antolatzen dira moduluak? Aste bakoitzeko moduluak gai desberdin bat landuko du eta astean zehar trebetasun desberdinak landuko dira (ahozko ulermena eta ekoizpena maila guztietan eta idatzizko ulermena eta ekoizpena dagoeneko idazten eta irakurtzen dakitenentzat. Gainera nagusienekin gramatika apur bat ere landuko da) era desberdinetan (idatzizko jolasak, entzumenak, jolas desberdinak kanpoan eta barruan…).